XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beasaingo Batzokian behintzat ohorezko puntua lortu ahal izan zuten beasaindarrek Peña eta Hernandorena jubenilen eskutik, Larrañaga eta Zubizarretari nagusitu zitzaizkielarik 18-14.

Infantil eta helduen arteko partiduek azkoitiarren kolorea izan zuten, ez izanagatik joanerakoan bezain eskandalagarri (7-16 eta 14-22).

Zumarraga, 78ko semifinalista, Seguraren urratsei jarraiki zitzaien txanda honetan.

Donostiarekin neurtzea tokatu zitzaion, hiriburukoek beren alde erabaki zutelarik norgehiagoka, Goikoetxea anaiek, helduetan eta Felix Bakerok, futbolariaren anaiak, eta Sarasuak, infantiletan.

Tolosak ezustekoa eman zuen Eibarri 6-0 irabaziz, Zumaia, Bergara eta Oñati ere final-laurdenetara pasatuz.

Hirugarren kanporaketa honetan emango zen edizioko sorpresa handienetakoa, izan ere printzipioz gehiago espero zen Azkoitia eta Oiartzunen mailako taldeak erori bait ziren.

Bergarak Azkoitiari errebantxa hartu zion

Azkoitiarrek arerio kementsua, Bergara, izan zuten aurrez aurre, errebantxarako gogoz gainera.

Aurreko edizioan Azkoitiako eskulariek kanporatuak izan ziren eta okasio honetan berei tokatu zitzaien nagusitzea.

Jubeniletako (Askasibar-Zezeaga) eta helduetako (Iñarra-Etxaniz) bikoteak arduratu ziren puntuak osatzen Bergara finalerdietara pasa zedin, infantiletako Azkarate eta Gabilondo, Mendizabal eta Aizpuru azkoitiarrak baino arras ahulago aritu bait ziren, 16-0 galduz bi partiduak.

4-2koa Arrasateko kanporaketan errepikatu zen, zeinean Donostiako ordezkaritzak helduen kalitate handiagoa baliarazi bait zuen, Goikoetxea anaien eskutik, aurkakoei kendu ahal izan zizkieten bi puntu bakarrak bereganatuz.

Ordurarte Legazpia eta Zubillagak ez zuten irabazteko arazorik aurkitu, baina beren mailako bikote bat aurrean zutela, jakin zen, bat baino gehiago horren beldur zen, Arrasateri arazoak bere seniorren aldetik etor zekizkiokeela.

Juantxu-Korta infantilak eta Isturiz-Urra jubenilak arduratu ziren kanporaketa erabakitzen helduen aldetiko ustekabeen zai egon gabe.

Animatuagoa egon zen Zumaia eta Oiartzunen arteko norgehiagoka.

Joaneran, zumaiarrek bi garaipen lortu zituzten, infantilen (2-16) eta helduen (17-22) eskutik; bienbitartean, Oiartzunek jubeniletako tanto bakarreko garaipenarekin konformatu behar izan zuen (18-17).